Egitarau oparoarekin ospatuko dituzte San Isidro Jaiak Arespalditzan

Aitor Aspuru Saez 2023ko mai. 10a, 10:00
Aizkolarien txapelketa egongo da igandean./ Aiaraldea

Hiru egun iraungo dute jaiek eta larunbatean goizetik gauera arte luzatuko dira kirol eta kultura jarduerak.

Maiatzaren 13tik 15era bitartean ospatuko dituzte San Isidro Jaiak Arespalditzan eta adin eta gustu ororentzako ekintzak prestatu dituzte horretarako.

Larunbatean gogor hasiko da egitaraua hurrengo jarduerekin:

09:30 //Arespalditza Trail lasterketa. Egunean bertan eman daiteke izena doan.

10:00 // Mendiko Trail lasterketa. Izen ematea www.kirolprobak.com webgunean egin beharra dago.

11:30 // Patata tortilla lehiaketa. Antolatzaileek emango dituzte osagaiak.

13:00 // Mariatxi emanaldia Pancho Balbuenarekin.

14:30 // Herri bazkaria (indabak eta postrea, ura, ardoa eta ogia barne). Bost euro balioko du tiketak eta Aiarako Farmazian eros daitezke aurretik edo Administrazio Batzarrek kideekin hitz eginda.

15:30-18:30 // Puzgarriak

16:15 // San Isidro Mus Txapelketa

18:30 // Diskodantza

20:15 // Lobo y Carmine taldearen kontzertua

21:00 // Parrillada herrikoia. Hiru ero balioko du tiketak (hirugiharra, oilaskoa, saltxitxa, yogourta eta txokolatea). Aiarako Farmazian eros daitezke aurretik edo Administrazio Batzarrek kideekin hitz eginda.

21:30 // Erromeria Ganeko taldearekin.

Igandean kirol ekintza bakarra aurreikusi dute:

12:30 // Urrezko Aizkolari Txapelketa

Astelehenean, aldiz, San Isidro Azoka izango da.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide