GENTZA ALAMILLO (EAJ)

"Oso pozik nago Aiarako jende gehienak EAJrengan jarri duelako konfiantza berriro"

Izar Mendiguren Cosgaya 2023ko mai. 28a, 23:28

Gentza Alamillo alkategaia duen EAJren zerrendak lortu du boto gehien. / EAJ-PNV

GENTZA ALAMILLO izan da Aiarako alkategai bozkatuena, EAJk lortu baititu bozen %43,94. Egungo alkatea Aiarako mapa politikoaren aldaketaz mintzatu da, baina pozik agertu da jende gehienak berriro jeltzaleak babestu dituelako.

Aiarako datuak argitu dira: EAJk lortu du babesik handiena. Zer moduz?

Pozik. Aiarako jende gehienak berriro ere EAJrengan jarri du konfidantza, eta alde horretatik oso pozik nago. 

Datozen egunetan edo asteetan udal gobernuak osatuko dira. Aiarako egoerari erreparatuta, zein gogoeta egiten duzu?

Hurrengo egunetan ikusi beharko da zein den egoera: gehiengo absolututik gentozen zazpi zinegotzi, eta orain bost izango ditugu. Nolabait esateko, Aiara Batuzek gora egin du banaketa horretan. Datozen egunetan begiratu beharko dugu dena. Pozik nago, hala ere: egoera arrarotik gentozen eta lehen alderdia izatea pozgarria da.

660 boza pilatu dituzue Aiaran. Zein mezu helarazi nahiko zenieke herritarrei?

Bihartik aurrera Aiara hobetzeko lanean arituko gara, orain arte bezala. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide