2023ko udal eta foru hauteskundeei buruzko webgune berezia.
Datozen lau urteetarako alkateak hautatu dituzte

Aimar Gutierrez Bidarte 2023 eka 17 Aiaraldea

Gaur osatu dira Aiaraldeko bederatzi udalerrietako udalbatzak, eta horrekin batera izen abizenak jarri dizkiete datozen lau urteetan herritarren ordezkari izango diren alkateei. Aiaraldea Komunikabideak bideo erreportaje batean jaso du gaurko eguna, eta alkate guztien adierazpenak bildu ditu.