Laudioko Ertzain-Etxean entregatu da Urduñan ihes egin zuen gidaria

Erredakzioa 2017ko ots. 20a, 08:10
Sei ordu beranduago agertu zen autoaren gidaria Laudioko ertzain-etxean agertzeko. Argazkia: aiaraldea.eus

Ertzaintzak gidaria salatu du sorospen-eginbeharra ez betetzeagatik eta bide-segurtasunaren aurkako delituak egotzita. Epaileen esku utzi dute kasua.

Istripua izan zuen auto batek atzo Urduñan. Ibilgailua aldapa batetik erori zen, ondorioz, barruan harrapatuta geratu zen kotxean zioan emakumea. Gidariak ihes egin zuen emakumea barnean utzita. 6 ordu eta gero agertu zen Laudioko ertzain-etxean. 

Ertzaintzak gidaria salatu du sorospen-eginbeharra ez betetzeagatik eta bide-segurtasunaren aurkako delituak egotzita. Poliziek epaileen esku utzi dute auzia.

Suhiltzaileek atera zuten emakumea ibilgailutik eta Galdakaoko ospitalera eraman zuen gero anbulantziak, nahiz eta larri ez egon.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide