EAJ nagusitu da Aiaraldean 41 zinegotzi eta 9.320 botorekin, bigarren indarra EH Bildu izan da, 38 zinegotzirekin

Erredakzioa 2019ko mai. 27a, 09:28

EAJko hautagaiek Laudion egin zuten ekitaldi nagusia. / Aiaraldea.eus

EAJ (%39.70), EH Bildu (%30.80) eta PSE-EE (%7.78) izan dira hiru indar nagusienak eskualdean. Lau herritan lortu dute alkatetza EAJk eta EH Bilduk. Jeltzaleek 41 zinegotzi eskuratu dituzte orotara, eta koalizio abertzaleak 38.

23.472 herritarrek hartu dute parte Aiaraldeko udal hauteskundeetan. Eskualdeko 9 herrietatik 5etan gailendu da EAJ (Laudion, Amurrion, Okondon eta Aiaran). Arakaldon, Arrankudiaga-Zollon, Artziniegan eta Urduñan EH Bildu nagusitu da, eta Orozkon Adie talde independientea.

Zinegotzi kopuruak aztertuta, EAJ 41 ordezkari eskuratu ditu eta EH Bildu koalizioak 38. PSE-EE izan da hirugarren indarra boto kopuruei esker, baina 3 zinegotzi baino ez dituzte eskuratu eskualdean.  Zinegotzi kopuru bera izango du Omniak, eskualdeko laugarren indarra bilakatu da. Hautetsi bana lortu dute, bestalde, PPk, Aiara Batuzek eta Orain Amurriok. Omniak eta Okondo Aurrerak hiruna ordezkari izango dituzte datozen lau urteetan. Azpimarratzekoa da, ordea, Adie talde independienteak 6 zinegotzirekin gobernatuko duela Orozkoko Udala; eta ondorioz, zinegotzi kopuruen azterketan hirugarren sailkatuko litzateke. 

 

Boto kopurua talde politikoka
9 herrietako batura eginda, honakoak dira talde politiko bakoitzak lortutako boto kopuruak eskualde mailan.

  1. EAJ: 9.320 (%39.7)
  2. EH Bildu: 7.231 (%30.8)
  3. PSE-EE: 1.828 (%7.7)
  4. Omnia: 1.807 (%7.69)
  5. PP: 930 (%3.96)
  6. Adie: 746 (%3.17)
  7. Podemos: 461 (%1.96)
  8. Okondo Aurrera: 308 (%1.31)
  9. Orain Amurrio: 297 (%1.26)
  10. Aiara Batuz: 235 (%1)
  11. Guk Bai:180 (%0.76)
  12. VOX: 129 (%0.54)

Zinegotzi kopuruaren arabera eskualdeko talde politikoen rankinga

  1. EAJ: 41 zinegotzi
  2. EH Bildu: 38
  3. Adie: 6
  4. PSE-EE, Omnia eta Okondo aurrera:3
  5. PP, Aiara Batuz eta Orain Amurrio: 1

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide