Kalean dago jada Aiaraldea Hemen hamabostekariaren zenbaki berezia, hauteskundeen emaitzekin

Erredakzioa 2019ko mai. 27a, 08:06

Inprentatik iritsi berri da hamabostekaria. / Aiaraldea.eus

Herri guztietako emaitzak, grafikoa edota alkategai bozkatuenei eginiko elkarrizketak dakartza gehigarri bereziak

Gaur goizean iritsi da inprentatik Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 107. zenbakia. Aldizkari berezia da, ohiko egunkariaz gain, hauteskundeei buruzko gehigarri berezia duelako barruan. Herrietako emaitzak, alkategai bozkatuenei eginiko elkarrizketak eta beste hainbat eduki topatu daitezke bertan.

Horrez gain, bigarren gehigarri berezi bat ere dakar hamabostekariak, Amurrioko Txakolin Egunari buruzkoa.

Banatzaile boluntarioak lanean daude dagoeneko, hamabostekariaren aleak eskualdeko txoko guztietara iritsi dadin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide