Luyando-Ganzedo taldeak iazko emaitzak errepikatu nahi ditu eta Aiarako Bira irabazi

Aitor Aspuru Saez 2024ko mar. 7a, 15:00
Luyando-Ganzedo taldeko kideak. / Aiala T. E.

Aiala Txirrindularitza Elkarteak uste du aurten ere garaipena lortzeko gaitasuna izango dutela Ion Egiarekin, iaz Iker Colmenerorekin egin bezala.

Luyando-Ganzedo txirrindularitza taldea baikorra da larunbatean hasiko den Aiarako Birari dagokionez. Izan ere, iaz Iker Colmenerok irabazi zuen lasterketa eta aurten emaitza hori errepikatzeko lehiatuko dira aiaraldearrak.

Luyando-Ganzedoko arduradunek uste dute Ion Egia izango dela taldeko onena, baina Peru Bernaolarengan eta Danel Gorostiagarengan ere konfiantza dute

Berez, Aiala Txirrindularitza Elkarteko zuzendariek uste dute Ion Egia laudioarra sasoian helduko dela probara eta lehenengoen artean egoteko aukerak dituela.

Halaber, klubean Peru Bernaolarengan eta Danel Gorostiagarengan konfiantza handia jarri dute eta, euren aburuz, onenekin arituko dira.

Helduberriei dagokienez, Ibai Colmenero, Xabier Solaun, Oier Puente, Xabier Kurtcheidt eta Mikel Llorente ikusi nahi dituzte lehian, susmoa baitute ondo egin dezaketela.

Gainerako txirrindularien kasuan, Luyando-Ganzedoko arduradunek nahi dute euren trebakuntzarekin eta ikasketa prozesuarekin jarraitzea Aiarako Biran.

Berez, taldean kadete hauek daude:

  • Aner Aldama
  • Peru Bernaola
  • Ibai Colmenero 
  • Ion Egia
  • Danel Gorostiaga
  • J. Aingeru Llano
  • Kimetz Llano
  • Mikel Llorente
  • Oier Puente
  • Jurgi Saez 
  • Ugaitz Hernandez 
  • Xabier Kurtcheidt
  • Xabier Solaun

Aurkezpena bihar

Urtero legez, Aiarako Biraren aurkezpena etapen hasieraren bezperan egingo dute, hau da, bihar. 19:00etan izango da Aiarako Udaletxeko erabilera anitzeko aretoan.

Ana del Val Kultura Diputatuak, Pruden Otegi Aiarako alkateak, Joseba Vivanco Artziniegako alkateak eta Julia Liberal Arabako Txirrindularitza Federazioko presidenteak parte hartuko dute.

Bertaratzeko aukera dago, baina streaming bidez ere emango dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide