Hugo Muñozen lidergoarekin amaitu da Aiarako Biraren lehengo asteburua

Aimar Gutierrez Bidarte 2024ko mar. 11a, 11:45
Laudioko podiuma atzo. / Aiarako Bira

Okondoko eta Laudioko errepideetan jokatu dituzte asteburuan Aiarako Biraren XXXIV. edizioko lehenengo lasterketak. Hugo Muñoz Alacanteko txirrindularia doa lider, eta Ion Egia da gehien nabarmendu den tokiko kirolaria.

Abian da Aiarako Biraren XXXIV. edizioa. Ostiralean aurkeztuz uten ofizialki lasterketa Arespalditzako udalbatza aretoan, emozioz beteriko asteburuari segida emanez. Okondon eta Laudion izan dira kadete mailako erreferentziazko lasterketaren lehenengo jardunaldiak.

Lehenengo bi jardunaldiak

Okondo izan zuen abiapuntu Aiarako Birak larunbatean. Norgehiagokari hasiera eman aurretik azaroan zendutako Iñigo Diaz txirrindulari arabar gaztea omendu zuten minutuko isilune batekin. lasterketa sprint-ean ebatzi zen;  Alcala de Henareseko Alvaro de Pablo gailendu zitzaion Ion Egia Luyando-Ganzedo taldeko txirrindulari aiararrari. Bi kirolariek tropela atzean utzi eta 40 kilometro orduko abiaduran gurutzatu zuten helmuga lerroa. 

Asteburu frenetikoari amaiera emateko, kadete mailako berrehun txirrindulariak Laudion elkartu ziren atzo. 45,7 kilometroko lasterketa azkarra izan zen Laudiokoa. Ion Egia bigarren postuan osatu zuen zirkuituko lehenengo itzulia, baina gurpila zulatu eta atzean geratu behar izan zen. Luyando-Ganzedo taldeak ondo erantzun zuen, ordea, eta, Egiarekin batera, tropela harrapatzeko lanetan aritu ziren. Sentsazio gazi-gozoarekin agurtu du asteburua Aiara Txirrindulari Elkarteak: "Taldekideen laguntzarekin, Ion tropelean berriro sartzea lortu dugu, eguneko ihesaldia hastear zenean. Helburua eguna libratzea eta kalteak minimizatzea zen, eta bete dugu. Borrokan jarraitzen dugu".

Laudioko lasterketak Alacanteko Hugo Muñoz jarri du sailkapen orokorraren buru. Ion Egiak 18. postutik ekingo dio lehiaren bigarren asteburuari. Taldekako sailkapenean 14. da Luyando-Ganzedo talde aiararra. Hemen kontsultatu daiteke sailkapen guztia.

Datorren asteburuan Aiaran eta Orozkon izango dira Aiarako Birako lasterketak, eta lehia estutzeko aukera izango dute txirrindulari aiararrek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide