LAN ESKAINTZA

Aiaraldea Ekintzen Faktoria komunikazio arduradun baten bila dago

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldea Ekintzen Faktoria 2024ko api. 24a, 01:01
Komunikazio lanetan arituko den pertsona baten bila ari da Aiaraldea Ekintzen Faktoria. / Aiaraldea.eus

Aiaraldea Kooperatiba Elkartea proiektuaren komunikazio orokorraz arduratuko den langile baten bila ari da. Kooperatiba elkarteak garatzen dituen proiektuei ikusgarritasuna ematea izango du helburu.

Aiaraldea Ekintzen Faktoriak pertsona bat kontratatu nahi du garatzen dituen proiektuei ikusgarritasuna eta gardentasuna emateko. Horretarako, %75eko jarduneko kontratazioa egitea aurreikusi du.

Interesa duen orok maiatzaren 5a baino lehen bidali beharko ditu curriculuma eta aurkezpen gutuna, esteka honen bidez.

Edonola ere, edozein zalantza argitzeko edo informazio gehiago eskatzeko 688 62 53 66 telefonora deitzeko aukera dago.

Lan-deialdia ebazteko kronologia

  • Apirilak 23: Lan-deialdiaren zabalpena
  • Maiatzak 5: Aurkezpen gutuna eta CVa bidaltzeko azken eguna
  • Maiatzak 6-7: Jasotako hautagaitzen azterketa
  • Maiatzak 8-9: Hautatutako pertsonen elkarrizketak eta hautafrogak
  • Maiatzak 10: Ebazpena
  • Maiatzak 13-20: Lan inkorporazioa*

*Oharra: Lan inkorporazioa hautatutako pertsonarekin adostuko da Kooperatiba eta pertsona horren interesak baloratuz.

Funtzio nagusiak

  • Kooperatibaren bazkide zein publiko orokorrera bideratutako komunikazio proiektu eta ekintzak gauzatzea. Adibidez, buletinaren ekoizpena, harrera protokoloaren diseinua, etab.
  • Proiektu orokorraren sare sozialen kudeaketa: komunitate digitalaren zaintza, edukien sorkuntza eta argitalpena, promoziorako ekintzak diseinatzea eta abar.
  • Proiektua osatzen duten ildoeei aholkularitza ematea. Gaur egun hurrengo esparru hauetan lanean ari gara: Tokiko Komunikabidea, Elikadura Burujabetza, Hezkuntza eraldatzailea, Feminismoa, Kultura, Ekonomia Sozial Eraldatzailean, Inklusioa…

Eskatzen da

  • Kazetaritza, marketin edo/eta publizitate eta harreman publikoko ikasketak.
  • Euskaraz idazteko eta komunikatzeko gaitasuna.
  • Sare sozialen kudeaketan eskarmentu profesionala edo handia.
  • Edukien sorkuntzarako gaitasuna eta ahalmen sortzailea.
  • Datuen azterketa egiteko eta komunikazio estrategiak definitzeko gaitasuna.
  • Pertsonen zuzendaritza eta koordinazioan eskarmentua edo gaitasuna.
  • Erabakiak hartzeko gaitasuna.
  • Harreman pertsonaletarako gaitasuna.

Baloratuko da

  • Pertsona dinamikoa eta autonomoa izatea eta ikasteko jarrera izatea.
  • Proiektuarekiko atxikimendua.
  • Aiaraldea eskualdea, eragileak eta entitateak ezagutzea.
  • Herri ekimenez sortutako erakunde edo egitasmoetan esperientzia.
  • Beste komunikazio proiektuetan izandako lan esperientzia.

Eskaintzen da

  • Euskararen eta eraldaketa sozialaren esparruan proiektu bizigarri baten parte izatea.
  • Lantoki atsegin eta lantalde gazte eta dinamiko batean lan egiteko aukera.
  • Bi hilabeteko probaldia, kontratu mugagaberako asmoarekin.
  • Kooperatibako lan-bazkide izateko aukera.
  • 30 orduko lanaldia (¾-ko jarduna).
  • Hilabeteko soldata: 1.740€ gordin (14 pagetan)*.
  • Lanpostua Laudion (Araba) kokatzen da.
  • Ordutegi malgua, lanaldiaren %20a telelanaren bidez egiteko aukera.

*Oharra: Adierazitako lansaria uztailetik aurrera ezarriko da (gainerako langileen soldataten eguneraketarekin batera) eta jardun osoko lanaldikoa da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide