Gasteizko, Gorbeialdeko eta Aiaraldeko neska gazteak egun osoz elkartu ziren atzo Amurrion, Arabako gazte feministen topaketetan. 20 bat lagun elkartu ziren, eta eztabaidak zein tailerrak izan ziren nagusi. Goizean hainbat gai landu zituzten: eraso matxisten erantzun moldeak, espazio feministen beharra eta jai ereduak, besteak beste. Bazkalostean, aldiz, boteretzearen inguruko tailerra izan zuten. Topatu.eus atariak bideoan jaso du ekimena.