900 euro jaso zituzten Aloriako Jaietan Adela Bizkaia elkartearentzat

Aitor Aspuru Saez 2022ko ira. 24a, 09:00

Aurreko egunean Erauntsi Dantza Taldearen erakustaldia egon zen Aloriako Jaietan. / Aiaraldea.eus

Aloriako Jai Batzordeak eta Adela Bizkaia elkarteak eskerrak eman nahi dizkiete egitasmoa honetan parte hartu zuten herritar guztiei

Aloriako Jai Batzordeak jakinarazi du abuztuaren 30ean egindako parrilladan 900 euro biltzea lortu zuela. Adela Bizkaia elkartea laguntzera bideratu dute diru hori. Alboko Esklerosis Amiotrofiko gaixotasunaren kontra dihardu talde horrek.

Parrilladaren bitartez ez ezik, borondatezko ekarpenak ere jaso zituen jai batzordeak eta horregatik guztiagatik, Aiaraldea Komunikabidera mezua bidali dute, egitasmoan parte hartu zuten guztiei eskerrak emateko. Adela Bizkaia elkarteak ere eskerrak eman nahi dizkie lagundu duten guztiei.

Irailaren 30ean, ekintza jendetsu horretaz gain, herri bazkaria ere egon zen Alorian.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide