Atzo hasi zituzten Aloriako jaiak, eta gaur bukatuko badira ere ez da ekintzarik faltako. Izan ere, goizean suziri eta kanpaiekin egin dute "herri esnatzea", eta eguerdian meza egon da. Alabaina, aloriarrei buruzko argazki erakusketak bete ditu plazako bazterrak.
15:00etan, aldiz, herri bazkarian elkartu dira bizilagunak. Edozelan ere, arratsaldeko puzgarriak eta jolasek ere jende asko erakarri dute. 21:30ean Adela elkartearentzat etekinak lortzeko parrillada egongo da, eta gauean Nonbait erromeria zein DJ Varro.