Zaintza sistema iraultzeko beharra aldarrikatu dute ehunka feministek Amurrion

Aimar Gutierrez Bidarte 2023ko mar. 8a, 23:29

Ehunka pertsona elkartu dira Amurrioko Mugimendu Feministak arratsaldean deitutako mobilizazioan. Zaintza sistema iraultzeko beharra aldarrikatu dute. Greba orokor feministarako bidean urrats kolektiboak emateko deia luzatu diete manifestazioan elkartutako feminista guztiei.

Jendetzak egin du bat Amurrioko Mugimendu Feministak deitutako manifestazioarekin. Aldarrikapenak soinean, 19:00etan abiatu da mobilizazioa Juan Urrutia plazatik, "zaintza sistema irauli dena aldatzeko" lemapean.

Zaintza eskubide unibertsala izan behar dela aldarrikatu dute ibilbidean zehar. Hain zuzen ere, Amurrioko nagusien egoitzan egin dute geldialdia, bertako langileei elkartasuna adierazteko.

Manifestazio osteko hitzartzean, greba orokor feminista baterako urratsak emateko gonbita luzatu diete plazan elkartutako ehunka feministei. Prozesu luze eta kolektibo baten abiapuntutzat kokatu dute gaurko mobilizazioa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide