Iker Larrazabalek ez du txapela berriro janztea lortu

Aimar Gutierrez Bidarte 2024ko mar. 24a, 07:00
Alde handiareki irabazi du Agirre-Iztueta bikoteak. / Baiko

Iker Larrazabalek eta Iosu Eskirozek ez dute iazko emaitza errepikatu Labriten 22-6 galdu ostean. Agirrek eta Iztuetak jantzi dute Binakako Serie B Txapelketako txapela. 

Iker Larrazabalek ez du iazko marka berdintzea lortu. Atzo jokatu zen Binakako Serie B Txapelketako finala, Iruñeko Labrit pilotalekuan. Larrazabalek eta Iosu Eskirozek Asier Agirrek eta Martxel Iztuetak osatutako bikotea izan zuten aurrez aurre.

Agirre eta Iztueta nagusi izan ziren partida osoan zehar, eta alde handiarekin iritsi ziren 22. tantora. Azkenean haientzat izan zen txapela, markagailua 22-6 utzi ostean.

Gauzak horrela, iazko garaipena errepikatzetik urrun geratu dira Larrazabal eta Eskiroz. Duela urtebete Zabala eta Gaskueren aurka neurtu ziren, eta 22-16 irabazi zuten norgehiagoka.

Emaitzak emaitza, aurten ere Amurrioko bizilagunen berotasuna jaso du Olabezarreko aurrelariak. Zale asko bertaratu dira Labrit pilotalekura, eta Larrazabalen aldeko pankarta eskegi dute harmailetan. Atzo, aldiz, Urduñako pilotari gazteen sorpresa jaso zuen kirolariak, Korrikan parte hartzen ari zela.

Buruz burukora salto

Binakako txapelketa amaitu ostean, buruz burukoan zentratuko da Iker Larrazabal, txapelketa horretako bere lehenengo txapela lortzeko asmoz. Horrela azaldu zion Aiaraldea Komunikabideari, duela hilabete eskainitako elkarrizketan:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide