Atzo Otxandurin erre zen etxea prezintatu behar izan dute, segurtasuna bermatzeko

Aitor Aspuru Saez 2024ko ots. 2a, 16:15
Atzoko sutearen irudia.

Bizilagunek sartzeko aukera izan dute gaur funtsezko zenbait gauza jasotzeko, suhiltzaileekin eta teknikariekin batera.

Atzo sute larria piztu zen Otxanduri auzuneko eraikin batean eta udal teknikariek gaur ekin diote kalteak baloratzeari. Analisiaren emaitzak argiak izan dira: ezinezkoa da barruan inor bizitzea, bere egoera arriskutsua da eta.

Ondorioz, bizilagunak ezin izango dira sartu. Gaur salbuespena izan da, suhiltzaileak eta teknikariak zeudelako. Horri esker, garrantzi handiko zenbait elementu jasotzeko parada izan dute, dokumentazioa, esaterako.

Dena den, eraikinak kalte oso larriak ditu eta Udalak prezintatu behar izan du segurtasuna bermatzeko eta inor ezingo da barruan sartu. Gainera, inguruetan zenbait neurri hartzeko agindu du tokiko erakundeak; arriskuak sor ditzaketen elementuak erretiratzea teilatuan eta bere egitura egonkortzea, sabaia estaltzea olana batekin edota hesiak jartzea.

Sutearen jatorria zein izan den argitzeko, ordea, denbora gehiago beharko dute, eta aseguruek euren adituak bidali beharko dituzte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide