Igandean Arrankudiagan irauli zen autoa lapurtutakoa zen, ustez

Aitor Aspuru Saez 2024ko ots. 6a, 10:55
Igande gauean jazo zen istripua.

Jabeak atzo jarri zuen salaketa eta Ertzaintzak berak jakinarazi zion zein zen autoaren egoera, istripuaren ostean.

Ertzaintzak Aiaraldea Komunikabideari azaldu dio ikertzen ari dela nork gidatzen zuen igandean Arrankudiagan irauli zen autoa. Ezbeharra 21:50ak aldera gertatu zen eta polizia istripuaren tokira bertaratu zen berehala. Han, ordea, ez zuen inor topatu, inguruak arakatu arren.

Gauzak horrela, agenteak ibilgailuaren jabearekin jarri ziren harremanetan eta automobilaren egoera zein zen azaldu zioten. Ugaon bizi da pertsona hori. Kotxea aparkatu zuen tokira jo zuen eta egiaztatu zuen han ez zegoela jadanik.

Autoaren jabeak atzo jarri zuen salaketa lapurretagatik eta Ertzaintza ikertzen ari da nork edo nortzuk eraman zuten automobila.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide