Auto istripua gertatu da gaur gauean Arrankudiagako errepidean, Bilboko norazkoan. Ertzaintzak 21:50ean jaso du abisua, baina patruila bertaratu denean ez du inor topatu kotxe barruan.
Gauzak hala, autoan zihoan edo zihoazen pertsonak alde egin dutela ondorioztatu du poliziak, eta garabia deitu dute ibilgailua bidetik kentzeko.
Bada ez bada, poliziak anbulantzia deitu eta inguruak arakatu ditu, baina ez dutenez inor aurkitu eta gertakaria ikertzen ari dira poliziak.
@aiaraldea Auto istripua arrankudiaga-zollon pic.twitter.com/RIAv19BUey
— Basator (@Basator_) February 4, 2024