Umorearekin, zerura edo infernura. 'Gorabeherak' kapitulu laburrez osaturiko websail bat da, TTAP aldizkari digitalerako ekoiztua eta Aiaraldean ere jarraitu ahal izango duzuna. Atal bakoitzean, hildako pertsonaia ezagunak, zerura edo infernura eramango ditu igogailuan Ramon igogailuzainak. Kepa Errasti eta Nerea Arriola dira aktoreak, eta websaila egiteko Tabakalerako 2deo Laborategiaren eta Bertako igogailuak enpresaren laguntza izan dugu.