Martxoaren 11n izango da Laudioko saioa, hots, finalerdietako bigarren itzuliko bigarren saioa. Asier Rubiorekin batera Paula Amilburu, Ander Solozabal, Xabi Igoa, Rikardo Gonzalez de Durana eta Jagoba Apaolaza.
Emanaldia 17:30ean hasiko da. Bertsolariek honako ariketak egin beharko dituzte: hiruna bertso hamarreko handian, zortziko txikian eta hamarreko txikian; eta bakarkako lana. Kartzelako ariketan gai berdina jarriko diete kantatzeko guztiei. Oieri Suarezen esku geratuko da saioaren gidaritza.
Serapio Lopezek eta Izar Mendigurenek hurrengo larunbatean abestuko dute Aramaion. Bertan erabakiko da apirilaren 1ean finalean txapela eskuratzeko lehiatuko den seikotea. Txapelketaren ingurko informazio guztia www.bertsozale.eus/araba webgunean dago.
Aiaraldea Gaurrek bi pertsonentzako bina sarrera zozketatuko ditu ostirala bitarte izena ematen duten erabiltzaileen artean.
Bertsokorrika
Bestalde, ostiralean, "Bertsokorrika" ekimenak zeharkatuko ditu Laudioko kaleak. Triktiilarien laguntzaz kantu-kalejira antolatu du AIEBEk, Basalarrina eta AEKrekin batera.