Laudioko Emakumeen Topaketa egingo dute larunbatean (maiatzak 20), Kultur Etxean. Jakaranda, Solastiar eta Avillo elkarteek antolatu dute egitasmoa, udalaren eta Emakunderen laguntzarekin eta helburu zehatzarekin: berdintasunaren alde lan egiten ari diren emakumeak batzea eta Laudion Emakumeen Etxean behar eztabaidatzea.
Begoña Fernandezek hartuko du hitza topaketetan. Ermuko Emakumeen Etxeko berdintasun teknikaria da eta etxe horrek Ermuko biztanleengan izan duen eraginaz mintzatuko da. “Parte hartzerako ekimena” egingo dute gero, Laudion horrelako proiektuaren beharra dagoen aztertzeko. Emakumeen arteko bazkariarekin emango diote amaiera egitarauari.
Izena emateko azken eguna, gaur
Gaur izango da topaketetan izena emateko azken eguna. 636739477 telefonora deitu edo elkarte antolatzaileekin harremanetan jarri behar da horretarako.
Ikusi hemen egitarau osoa:
