“Omniaren esentzia” aldarrikatu dute hauteskunde kanpainaren amaierako jaian

Txabi Alvarado Bañares 2019ko mai. 24a, 21:28

Gaur iluntzean egin du Omniak kanpaina amaierako jaia, Aldai plazan. Ez-ohiko ekitaldia izan da, ez baitu hitzartze luzerik izan. Musikak eta umoreak hartu dute diskurtsoen lekukoa, herriko hainbat sortzaileren eskutik.

Iñaki Moskoso arduratu da alderdi laudioarraren aurkezpena egiteaz, umorea eta abestiak tartekatu dituen bakarrizketa baten bidez.

Nerea Gonzalez igo da gero oholtzara. Omniako zinegotziak aldarrikatu du alderdi laudioarraren unea heldu dela. “Guztiok eman behar dugu bultzada herri hau eraldatu ahal izateko. Batzuk ikusezin bilakatu nahi gaituzte, baina ahaztu egiten zaie loratu egingo diren haziak”.

Alvaro Barrios izan da hitza hartzen azkena. Alkategaiak Omnia osatzen duten pertsonengan jarri du fokua. Eskerrak eman dizkie azken lau urteetan Omnian militatzen aritu diren pertsonei, eta eginiko hauteskunde-kanpaina jarri du balioan: “Aurreko batean beste talde politiko bateko kide batek esan zidan diru asko gastatzen genuela propagandan. Baina egin dugun guztia gure kabuz egin dugu, eskuz, beste alderdi guztiak uneoro telebistan agertzen ziren bitartean”.

Horrez gain, ohartarazpen bat bota die Barriosek plazan bildutakoei: “Alkate izango naizenean egon ziur huts egingo dudala batzuetan, baina ez dut nahita huts egingo”. Euren hiru printzipioak nabarmendu ditu alkategaiak: Zintzotasuna, kalitatea eta esentzia. “Politika egiten duen auzokide talde bat gara, ez alderdi bat”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide