SOS Laudioko Lamuza Parkea

Herritarrek HAZ kolapsatu ostean, Lamuza Parkeko Plan Bereziaren bozketa prozedura erraztu du Aldundiak

Aitor Aspuru Saez 2022ko abe. 8a, 08:00
Kulturlab ekimeneko kideak, sinatu beharreko dokumentua eskutan dutela. / Aiaraldea.eus

Herritarren Arretarako Zerbitzua kolapsatu zuten atzo herritarrek eta Arabako Foru Aldundiak erabaki du bozketa eta sinadura prozesua erraztea, arazo horiek ekiditeko.

Kulturlab ekimenak azaldu duenez, Lamuza Parkerako Plan Berezi berria lortzeko (Arabako Foru Aldundiaren parte hartzerako aurrekontuen barruan) 600 sinadura lortu behar ditu proiektuak abenduaren 16a baino lehen eta laudioarrek seriotasunez hartu dute erronka.

Herritarren erantzuna hain sendoa izan da ezen atzo Herritarren Arretarako Zerbitzua (HAZ) kolapsatu zutela euren babesa emateko proiektuari. Berez, 260 sinadura jaso zituen egitasmoak eta Kulturlabek uste du egingarria dela beharrezkoak diren 600 horiek elkartzea.

Atzoko arazoak aintzat harturik, Arabako Foru Aldundiak erabaki du prozedura erraztea eta horrek esan nahi du agiri hau betetzea eta ematea nahikoa dela botoa uzteko. Hain zuzen, Aldundiak ez du eskatuko NANa eskaneatzea, eta horrek esan nahi du herritar bakarrak agiri multzoa lagatzeko aukera izango duela.

Hori dela eta, itxaropentsu agertu da Kulturlab eta laudioar guztiak animatu ditu dokumentua bete eta bozkatzera abenduaren 16 baino lehen. Kolektiboaren ustez, abagune historikoa da anbizioko parte hartzerako prozesua garatzeko eta herriak behar duen parke kulturala eskuratzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide