Sei domina eskuratu zituzten Laudioko karatekek larunbatean

Aitor Aspuru Saez 2024ko mar. 20a, 15:00

Jon Cerro, Garoa Guaresti, Asier Gonzalez, Xil Lopez, Garazi Unanue  eta Uxue Robles itzuli ziren Gasteiztik dominekin.

Larunbatean lehiatu zen Arabako eskolarteko karate txapelketa Gasteizko Arriaga kiroldegian, eta Laudioko klubak emaitza oso positiboak lortu zituen. Izan ere, Jon Cerrok eta Garoa Guarestik urrezko dominak eskuratu zituzten, Asier Gonzalezek eta Xil Lopezek zilarrezkoak eta Uxue Roblesek eta Garazi Unanuek brontzezkoak.

Kirolariak ez ezik, Araba Karate Klubak bi epaile izan zituen txapelketan, Angel Daza eta Fernando Urquijo. Horrez gain, Nuria Bañosek eta Harriet Artarazek entrenatzaile lanak egin zituzten.

Aste biziak izaten ari dira hauek karate egiten dutenen artean, otsailean zortzi gerriko beltz ere lortu baitzituzten.

Argazkiak: Araba Karate Kluba

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide