Larunbatean estreinako aldiz egin zituzten Laudion gerriko beltza bereganatzeko azterketak, Araba Fitness gimnasioan, hain zuzen. Emaitzak hobezinak izan ziren eta tokiko kirolari guztiek lortu zuten bere xedea.
Gauzak horrela, honako hauek izan ziren lorpenak:
- Fernando Urquijo: 2. Dan
- Ander Palacin: 2. Dan
- Eva Conejero: 2. Dan
- Harriet Artaraz: 1. Dan
- Aimar Garzon: 1. Dan
- Eduardo Lopez: 1. Dan
- Amaia Gordon: 1. Dan
- Nuria Baños: 1. Dan
Bigarren Dan maila lortu zutenek jadanik bazuten gerrikoa, baina orain maila gorenagora heltzea erdietsi dute.
Angel Daza irakasleak eta epaileak eskerrak eman dizkio Ainize Gastaka Martinez alkateari probetara bertaratzeagatik.
Argazkiak: Araba Fitness