Aretako Gasteiz kalean gasolindegirik ez dutela nahi aldarrikatu dute auzokideek

Aimar Gutierrez Bidarte 2024ko mar. 27a, 15:11

Aretako Gasteiz kalean eraiki nahi duten low cost gasolindegiaren aurka mobilizatu ziren atzo auzokideak. Aretako Kontseiluko kideek erakundeei eta azpiegitura sustatu duen enpresari luzatu diote proiektua gelditzeko deia.

Aretako bizilagunek ez dute Gasteiz kalean eraikitzekotan dauden low cost gasolindegia nahi. Horrela aldarrikatu zuten bizilagunek atzo, Laudioko Udalek abiatutako parte hartze prozesutik sorturiko Aretako Kontseiluak deitutako mobilizazioan.

Balizko azpiegiturak Gasteiz kaleko inguruetan sortuko lituzkeen eragozpen eta kalteak argudiatu zituzten egitasmoaren aurka azaltzeko. Trafiko ugari jasotzen duen kalea da, eta gasolindegiak "autoekin sortzen den anabasa" areagotuko lukeela azaldu dute Aretako Kontseiluko ordezkariek. Bide segurtasun eza eta Aldundiaren errepide araudiarekin bat ez egitea ere egotzi diote auzokideek proiektuari.

Apirilean ere mobilizazioekin jarraituko dutela aldarrikatu dute, "proiektua betiko gelditzeko asmoz". Bide horretan, Udalari eta Arabako Foru Aldundiari luzatu diote egitasmoaren aurka egiteko deia, baita proiektua sustatu duenari ere.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide