Piloia inguratu dute Urduñan, zapi moreak soinean

Izar Mendiguren Cosgaya 2023ko mar. 8a, 22:03

Arratsaldean izan dira Urduñako martxoaren 8ko ekintza nagusiak. Ipuin kontalaria egon da Alondegian umeentzat, Loraldi elkarteak bazkaria egin du eta azkenik elkarretaratzea egin dute Foru plazan.

Ekintza sorta prestatu du Urduñako Parekidetasun Batzordeak martxoaren 8ko testuinguruan. Egitaraua egun anitzetan bereizi badute ere, gaur izan dira ekintza nagusiak. Batetik, Loraldi emakume elkarteak bainuetxean egin du ohiko bazkaria eta, bestetik, ipuin kontaketa egon da Alondegian umeentzat.

19:00etan izan da Udalak deitutako elkarretaratzea, Parekidetasun Batzordeak sustatuta. Hala, udaletxe aurrean beharrean, piloiaren bueltan kokatu dira nobedade gisa. Gainera, Urduñarako zapi moreak atera ditu tokiko erakundeak, eta hiritarrek soinean eraman dituzte mobilizazioak iraun bitartean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide