Zozketan parte hartu nahi?

Aiaraldea Komunikabideak erabiltzaileei informaziotik haragoko eskaintza luzatze aldera abiatutako ekimenetako bat da zozketa.

Pertsona bakoitzak behin bakarrik hartu ahalko du parte eskaintza bakoitzean; hau da, izen-abizen bakoitzak zenbaki bakarra ordezkatuko du zozketa poltsan.

Produktu edo zerbitzuren bat zozketatu nahi baduzu, edo bestelako zalantzarik izatekotan, jarri gurekin harremanetan helbide honen bidez erredakzioa@aiaraldea.eus.


Boonie Bears filmea ikusteko sarrera bikoitza

Boonie Bears filmea ikusteko sarrera bikoitza

Donibane Aretoan emango dute euskaraz "Boonie Bears" pertsonaien filma martxoaren 15ean 16:30etatik aurrera eta Aiaraldea Hedabideak sarrera bikoitza zozketatuko du.

Zozketa: Martxoaren 13an, 12:00etan

Oharra: Koronabirusa dela eta bertan behera geratu da ekitaldi hau. Ondorioz, ezingo da zozketa aipatutako datan egin. 

Amaituta

Ez da kasualitatea bertso saiorako sarrera bikoitza

Ez da kasualitatea bertso saiorako sarrera bikoitza

Onintza Enbeita Maguregi, Alaia Martin Etxebeste eta Oihana Iguana Barandiaran bertsolariek "Ez da kasualitatea" emanaldia egingo dute. Saioa 19:00etan izango da ikuskizuna Donibane aretoan. Gai-jartzailea, berriz, Begoñe Olabarria orozkoarra izango da.

Zozketa: Martxoaren 13an, 12:00etan. 

Oharra: Koronabirusa dela eta atzeratu egin da ekitaldia. Ondorioz, zozketa hau ez da aipatutako datan egingo. 

Amaituta

Igor Arzuagaren disko berria

Igor Arzuagaren disko berria

Igor Arzuagaren disko berriko bi ale zozketatuko ditu Aiaraldea hedabideak. 

Irabazleak: Ziortza Uriarte eta Juankar Bermejo

Amaituta

Errigoraren bi kutxaren zozketa

Errigoraren bi kutxaren zozketa

Errigora egitasmoaren kutxa txuri eta berde bana (bata arrunta eta bestea ekologikoa) zozketatuko ditu Aiaraldea hedabideak. Egun hauetan, gainera, Errigora kanpaina egiten ari da eta bere produktuen eskaintza berezian parte hartzeko aukera dago.

Irabazleak: Goiatz Urkijo eta Garazi Abrisketa

Amaituta

Physis Versus Nomos taldearen disko berria

Physis Versus Nomos taldearen disko berria

Physis Versus Nomos taldearen disko berriaren ale bat zozketatuko du Aiaraldea hedabideak. 

Irabazlea: Maite Bustillo

Amaituta

"Satorjator, lurraren bihotzaren bidaia" ikuskizunerako sarrera bikoitza

"Satorjator, lurraren bihotzaren bidaia" ikuskizunerako sarrera bikoitza

Otsailaren 23an -igandea- Satorjator, lurraren bihotzaren bidaia ikuskizuna eskainiko dute Amurrio Antzokian, 17:50ean. Aiaraldea hedabideak emanaldia ikusteko sarrera bikoitza zozketatuko du.

Irabazlea: Arkaitz Quincoces

Amaituta

Herriaren Eskuz Binakako XXIV. Txapelketaren finalak ikusteko bi sarrera bikoitzen zozketa

Herriaren Eskuz Binakako XXIV. Txapelketaren finalak ikusteko bi sarrera bikoitzen zozketa

Herriaren Eskuz Binakako XXIV. Txapelketaren finalak jokatuko dira urtarrilaren 24an, 19:00etan Aretako frontoian. Gazteak 4 1/2, Promesak eta Seniorrak kategorietako kirolariak arituko dira lehian eta EITBk norgehiagokak grabatuko ditu. Aiaraldea hedabideak partiduak ikusteko bi sarrera bikoitz zozketatuko ditu. Zozketa urtarrilaren 16an, osteguna, egingo da, 12:00etan.

Irabazleak: Ainhoa Uriarte Bilbao eta Amaia Mendez Lertxundi

Amaituta

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizunerako 2 sarrera bikoitz

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizunerako 2 sarrera bikoitz

Aiaraldea hedabideak 2 sarrera bikoitz zozketatuko ditu erabiltzaileen artean abenduaren 13an Amurrioko Bañueta Kiroldegian eskainiko duten emanaldiaz gozatzeko. Sarrera bikoitzetako bat, Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkideen artean banatuko da. Ikuskizuna 18.00etan izango da, eta sarrerek 3 euro balioko dute. 

Zozketa data: abenduaren 12an, 12:00etan. 

Saridunak: Itsaso Arrizabalaga eta Blanca Duñabeitia.

Oharra: Pertsona bakoitzak behin soilik eman ahalko du izena.

Amaituta

Revolta Permanent taldearen "Lobotomiak" diskoaren zozketa

Revolta Permanent taldearen "Lobotomiak" diskoaren zozketa

Revolta Permanent Ezkerraldeko taldeak "Lobotomiak" diskoa kaleratu du Baga-Biga musika etxearekin. Kopia bat zozketatuko du Aiaraldea hedabideak erabiltzaileen artean.

Irabazlea: Zutoia Latatu

 

Amaituta

"Soinujolearen semea" filma ikusteko 2 sarreren zozketa

"Soinujolearen semea" filma ikusteko 2 sarreren zozketa

Aiaraldea hedabideak abenduaren 1ean Orozkoko Donibane Aretoan proiektatuko den Soinujolearen semea filma ikusteko 2 sarrera zozketatuko ditu erabiltzaileen artean. 

Irabazlea: Virginia Garcia

Amaituta

Errigorako 3 saskiren zozketa

Errigorako 3 saskiren zozketa

Aiaraldea hedabideak Errigorako saskiak zozketatuko ditu erabiltzaileen artean. Aurten hiru mota egongo dira: zuria (berezia, 70€), beltza(betikoa, 50€) eta berdea (ekologikoa 60€).  Saskiak eskatuta, hauen balioaren %25 Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko euskalgintzari emango zaio. Aiaraldea komunikabidean hiru kutxa banatuko dira, Errigorako lagunei esker: bi irakurle edo erabiltzaileen artean; eta bat Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkideen artean (ekologikoa). Eskaerak egiteko epea, aldiz, azaroaren 20an bukatuko da. 

Zozketa data: azaroaren 22an, 12:00etan. 

Saridunak: Itziar Azurmendi, Iratxe Granado Olabe eta Pili Pueyo.

Amaituta

Gorobel mendi ibilaldirako dortsal baten zozketa

Gorobel mendi ibilaldirako dortsal baten zozketa

Aiaraldea hedabideak azaroaren 10ean ospatuko den Gorobel mendi ibilaldiko inskripzio bat zozketatuko du erabiltzaileen artean. Mendiko Lagunakek antolatzen du ekitaldia, eta izen-ematea zabalik dago urriaren 14az geroztik.

Zozketa data: azaroaren 8an, 12:00etan. 

Amaituta

Potxin eta Patxinen ikuskizunerako sarrera bikoitza

Potxin eta Patxinen ikuskizunerako sarrera bikoitza

Aiaraldea hedabideak Potxin eta Patxin pailazoen "Basamortuan" ikuskizunaz gozatzeko sarrera bikoitz bat zozketatuko du erabiltzaileen artean. Emanaldia urriaren 27an izango da, 17:30ean Amurrio Antzokian, eta sarrerek 4 euro balio dute. 

Irabazlea: Saioa Villaverde Orejón

Amaituta

Urduñako Mendi Lasterketan parte hartzeko dortsal baten zozketa

Urduñako Mendi Lasterketan parte hartzeko dortsal baten zozketa

Urduñako Mendi Lasterketaren III. edizioa egingo da azaroaren 10ean, 9:30ean Foru plazatik abiatuta. Aiaraldea hedabideak lasterketan parte hartzeko dortsal bat zozketatuko du.

Irabazlea: Axier Vivanco

Amaituta

Musika diskoen bilduma zozketa

Musika diskoen bilduma zozketa

Aiaraldea hedabideak musika disko sorta bat zozketatuko du erabiltzaileen artean. Dientes de Luna, Harria, Mattin Lerissa, Maddi Zubeldia, Larrabideak, Matilda eta Belatz taldeen lanek osatzen dute sorta.

Zozketa data: urriaren 4an, 12:00etan.

Sariduna: Edurne Alava

Amaituta