Lisker, Xaibor eta Patxi eta Konpania egongo dira Aiarako Jaietan, besteak beste

Erredakzioa 2017ko mar. 30a, 14:14
Jaien artxibo irudi bat. Argazkia: aiaraldea.eus

Aiarako Udalak plazaratu du dagoeneko sanprudentzioen egitaraua. Ekitaldi gehienak Arespalditzan izango badira ere -berbenak, erromeriak, kalejirak...-, Luiaondon eta Kexaan zenbait ekintza gauzatuko dute baita. Apirilaren 22an hasiko dira jaiak, 30ean bukatzeko.

Hemen duzue ikusgai egitarau osoa:

Apirilak 22, larunbata:

  • 09:00-21:00 San Prudentzioko frontenis-txapelketa

Apirilak 27, osteguna:

    • 19:00etan Txupinazoa. Pregoilarien agurra. Etxaurren ikastolako irakasleak.
    • Portada-lehiaketako irabazleari saria emateko ekitaldia.
    • Txupinazo ofiziala pregoilarien esku.
    • Luiaondoko txistulariak
    • Prontxiri ongietorria, Itzalde eta Eskutxiko Ahotsak abesbatzen laguntzarekin.
    • Aiara Dantza Taldearen emanaldia.
    • Herriko txorizo-jana ( 0,50 €).
    • Fanfarrea
    • 23:00etan Berbena Lisker taldearekin.


Apirilak 28, ostirala:

        • 11:00  Kalejira
        • 11:00 Eskualdeko produktuen azoka.
        • 12:00 San Prudentzioren omenezko meza.
        • 12:30 Eskutxiko ahotsak abesbatzaren kontzertua.
        • 13:00 Haurren danborrada
        • 19:00 Erromeria Patxi eta Konpaniarekin.
        • 21:30 Herriko odolki-jana (1 €).
        • Atzekabe eta Basajaun taldeen kontzertua eta DJa

Apirilak 29 larunbata:

            • 09:30 Erakustxakurren Arabako III. Irekia.
            • 11:00-13:00 Bolo-jokoa Kexaako bolatokian.
            • Haur-parkea: 11.00 – 14.00 eta 16.30 – 19.30
            • 14:30 Herri-bazkaria. Nork bere bazkaria eramango du, eta Udalak ardoa eta ura eskainiko ditu..
            • 16:30 Jesús Isasiren Omenezko XXXVII. Txirrindularitza Txapelketa (kadeteak).
            • 18:00-20:00 Bolo-jokoa Luiaondoko bolatokian.
            • 18:00-20:00 Bolo-jokoa Kexaako bolatokian.
            • 19:30 Xaibor.
            • 22:00 Deiedra eta Sukar taldeen kontzertuak.


Apirilak 30, igandea:

        • 10:45 Duatloi txikia.
        • 11:45 Helduentzako duatloia.
        • 12:00 Adinekoen omenezko meza.
        • 12:30 Itzalde abesbatzaren kontzertua.
        • 14:30 Adinekoen XXVI. Eguna ospatzeko bazkaria. Dantzaldia, Iñaki Oteguiren eskutik.
        • 17:00 Pilota-jaialdia, Luiaondo frontoian

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide