Apirilaren 24an abiatuko dituzte Aiarako jaiak, hau da, hurrengo ostiralean. Maitane Perez Gomezen pregoiaren ondoren Aiara Dantza Taldeak egingo du erakustaldia eta gero elektrotxarangaren eta Jonkassen txanda izango da.
Jonkassek urteak eman ditu Akerbeltz erromeria taldean abesten, baina orain dela gutxi bere proiektua hasi du, erromeria eta berbena kutsuari uko egin gabe. Lehenengo jai eguna DJ Blessivek itxiko du gaueko ordu txikietan.
Hurrengo egunetan ohitura bilakatu dituzten hainbat ekintza ospatuko dituzte: umeentzako jarduerak, kirola, kontzertuak... eta ez soilik Arespalditzan, Kexaa eta Luiaondora ere zabalduko baita egitaraua.
Ostiralean eta larunbatean Udalak autobusa eskainiko du eta asteartean, bukatzeko, danborrada, Patxi Perezen dantza plaza eta odoloste jana egingo dituzte.
EGITARAU OSOA
Ostirala, apirilak 24
18:45 // Pregoia Maitane Perez Gomezen eskutik
19:00 // Txupinazoa
19:00 // Euskal dantzak Aiara Dantza Taldearekin
20:00 // Elektrotxaranga
22:00 // Jonkass
Jarraian DJ Blessive
Larunbata, apirilak 25
11:00 // Jesus Isasi Memoriala, kadeteen txirrindularitza lasterketa
11:30-14:00 // Puzgarriak, belaunaldien arteko jolasak, Etxaurren Ikastolako gurasoen arteko jolasak, tailerrak…
12:00-14:00 // Bola jokoaren erakusketa udalbatza aretoan
17:00 // Euskal Jaia: Barre bidean ikuskizun ibiltaria
19:30 // Abesbatzen kontzertua. Bleibet, Ipar-Alde Abesbatza eta Luis Iruarrizaga Abesbatza
22:00 // Gautegun erromeria eta DJ Sospechoso de Spam
Igandea, apirilak 26
12:00 // Herri Kirolak
12:00 // Bola jokoa Kexaan
13:00 // Meza
14:30 // Bazkaria eta dantzak nagusientzat Luiaondoko Oleta jatetxean
18:00 // Bola jokoa Kexaan: Finala
20:00 // Bakarrizketa Arespalditzan
21:00 // Berbena Joselu Anayekin
Astelehenea, apirilak 27
18:00 // Las invisibles filma
Asteartea, apirilak 28
11:00 // Eskualdeko azoka
12:00 // Danborrada Etxaurren Ikastolako haurrekin.
12:30 // Tailerra, txanoa eta amantala margotzeko.
13:00 // Meza
19:00 // Dantza plaza Patxi Perezekin (Euskaraz)
20:00 // Odoloste jana