Bigarren postua lortu du Eneko Martinezen Gironako Trialean, Espainiako Txapelketaren barruan

Txabi Alvarado Bañares 2022ko uzt. 5a, 13:24
2. doa Eneko Martinez sailkapen orokorrean.

Hiru norgehiagoka falta dira txapelketa amaitzeko, eta gidari murgarrak hainbat lasterketetan igo da podiumera dagoeneko. 

Bigarren postua lortu zuen Eneko Martinezek asteburuan Gironan jokatututa trialean. Motor gidari murgarrak ezin izan zuen ehuneko ehuna eman, katarroa zuelako eta, ondorioz, ezin zuelako ondo arnastu.

Hala ere, kirolari gaztea pozik azaldu da lorpenarekin, sailkapen orokorrean bigarren dagoelako. Espainiako Txapelketaren barruko proba da Gironan jokatu zena, eta beste hiru zita geratzen dira norgehiagoka amaitzeko. Gauzak hala, marka esanguratsua erdiesteko aukerak ditu Martinezek. 

Honakoa ez da Aiaraldeko gidariak aurten lortu duen marka bakarra, ez eta onena ere. A Coruñan lehen postua erdietsi zuen, eta Antzuolako lasterketan ere lortu zuen gailentzea. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide