Emaitza onekin itzuli zen asteburuan Eneko Martinez Antzuolako Trialetik. Motor-gidari murgarra gailendu zen kadeteen artean, eta bigarren postua lortu zuen kategoria absolutuan.
Bere hitzetan, "oso karrera teknikoa" izan zen, "oso mendi hezeekin". Martinez gustora moldatu zen lurraren ezaugarriekin, eta lasterketa lideratzen igaro zuen ibilbidearen erdia baino gehiago. Baina pare bat akats egin zituen oztopo berdinean, eta horren ondorioz geratu zen bigarren postua sailkapen orokorrean.

Hala ere, Aiaraldeko gaztea pozik azaldu da lortutako emaitzarekin, Espainiako Txapelketako hurrengo proba lortzeko balioko diolako. Ekainaren 18an izango du Euskadiko Txapelketaren barruko hurrengo proba eta hilaren 26an joango da Espainiako Txapelketara, Gironara. Apirilean izan zen txapelketa horretako orain arteko azken zita, A Coruñan, eta lehen postua lortu zuen Martinezek bertan.