Korrikaren 20. edizioaren nondik norakoak aurkeztuko dituzte datozen egunetan Aiaraldeko hainbat herritan.
Artziniegan otsailaren 28an egingo dute 18:30ean Artziniega museoan, Amurrion martxoaren 2an izango da 18:30ean Euskaltegian, Urduñan martxoaren 3an 19:00etan Alondegian eta Aiaran martxoaren 9an 19:30ean, Arespalditzan. Laudion, aldiz, martxoaren 16an egingo dute (19:00etan Basalarrinan), Korrika Kulturalaren barruko ekintza gisa.
Korrika kulturalak
Aurkezpenez gain, Korrika kulturalak ere egingo dituzte eskualdean, Laudion eta Amurrion. Amurrioko egitaraua martxoaren 31tik apirilaren 8ra bitartean izango da. Honako ekintza hauek osatuko dute programa:
Martxoak 31 (ostirala), Bañueta kiroldegian 18:00etan:
Spinning saioa (Izaskun Bengoa eta Eguzkiñe Sasiain)
Apirilak 1 (larunbata), Bañueta kiroldegian, 18:00etan:
Zunba saioa (Izaskun del Cerro)
Apirilak 3 (astelehena), Euskaltegian, 10:00etan:
“Cordillera Blanca”ko tontorra (Iñaki Aldama)
Apirilak 5 (asteazkena), Euskaltegian, 10:00etan:
Tuppersex
Apirilak 6 (osteguna), Euskaltegian, 17:00etan:
Korrika dokumentala: “Euskararen lau aurpegi”
Apirilak 7 (ostirala)
Txokolatada (9:00etan eta 10:00etan)
Korrika txikia eta txokolatada (15:00etan)
Apirilak 8 (larunbata), Bañueta kiroldegian, 10:00etatik 12:15etara:
Yoga saioa (Itxaso Villacian)
20:00etan kantu-poteoa Nafarroa kantu taldearekin
Laudion, aldiz, hau da aurkeztu den egitaraua:
Apirilaren 6an eta 7an igaroko da Korrika Aiaraldetik.