AIARALDEKO MAPA

Korrikak Aiaraldean barrena egingo duen bidea, kilometroz kilometro

Erredakzioa 2026ko martxoaren 26a

Artziniegatik sartuko da Korrika eskualdera. / Aiaraldea.eus

Artziniegatik sartuko da eskualdera, eta Menagarai, Arespalditza, Amurrio, Larrinbe, Lezama, Orozko, Laudio, Arakaldo eta Arrankudiaga zeharkatuko ditu gero, Ugaotik atera baino lehen. 

Artziniega, Menagarai, Arespalditza, Amurrio, Larrinbe, Lezama, Orozko, Laudio, Arakaldo eta Arrankudiaga. Horiek dira Korrikaren 24. edizioak bisitatuko dituen eskualdeko herriak, hurrenez hurren. Martxoaren 26ko gauean sartuko da euskararen aldeko ekimen ibiltaria Aiaraldera, 23:13ak aldera, eta bost ordu pasatxo igaroko ditu zonaldean, 4:44ak aldera Ugaorantz jo baino lehen. 

Modu horretan, 2024ko edizioan eginiko ibilbidearen antzekoa egingo du Korrikak eskualdean, baina aurten ez da Urduñan sartuko. Artziniegatik zuzenean joko du Arespalditzara, Amurrion sartu baino lehen.

Trukean, Orozko bisitatuko du ekimenak aurten, Lezamatik sartuta, eta Laudiorantz joko du gero. Aurten ere Dolumin Barikuko azokaren egun berean igaroko da Korrika eskualdetik, baina ez parranda luzatzeko ordutegirik aproposenean, azoka hasi baino ordu batzuk lehenago zeharkatuko baitu Laudio, festaren aurreko gauean, alegia. 

AIARALDEKO MAPA KILOMETROZ KILOMETRO

Hemen ikusi daiteke Korrikak Aiaraldean egingo duen ibilbidea, kilometroz kilometro. Puntu bakoitzean klikatuta ikusi daiteke informazio osagarria (ordua, helbide zehatza eta abar). 

 

Hau dira Aiaraldeko lekuko-eramaile guztien zerenda:

ARTZINIEGA

  • 2332 km - 22:56 / Otsati Elkartea
  • 2333 km – 23:03 / Ganzorrotz Mendi Taldea
  • 2334 km – 23:11 / Bizindar Herri Kirol Taldea
  • 2335 km – 23:18 / Peña Tiburon Athletic Club eta Santxotena Museoa
  • 2336 km – 23:22 / Artea Elkartea eta Artziniegako Parrokia
  • 2337 km – 23:25 / Artziniegako Udala
  • 2338 Km – 23:28 / EH Bildu Artziniega, Arteko Gure Ama ikastetxea eta Guraso Elkartea
  • 2339 km – 23:35 / Hiriko Atea Elkartea eta Artziniega Txirrindulari Elkartea

AIARA

  • 2340 km – 23:40 / Builaka Elkartea
  • 2341 km – 23:47 / Garabilla Landetxea
  • 2342 km – 23:50 / Ezina Ekinez Egina Elkartea eta Ibaizabal Gaztetxea
  • 2343 km – 23:56 / Adigrafik eta Menagaraiko Emakume Taldea
  • 2344 km – 00:03 / Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua
  • 2345 km – 00:09 / EIGE Etxaurren Ikastolako Guraso Elkartea eta Urduñako Herri Eskola HLHI
  • 2346 km – 00:16 / Arespalditzako Administrazio Batzordea
  • 2347 km – 00:22 / Aiarako Udala, EH Bildu Aiara eta EH Bildu Okondo
  • 2348 km – 00:29 / LAB Aiaraldea eta Izoria herria
  • 2349 km – 00:35 / Amurrioko Tubos Reunidoseko LAB
  • 2350 km – 00:42 / Mendiko Lagunak

AMURRIO

  • 2351 km – 00:48 / Amurrio Harro eta Izan Amurrio
  • 2352 km – 00:53 / Amurrioko Udala eta Amurrioko EAJ
  • 2353 km – 00:56 / Amurrioko Gure Esku Dago eta EH Bildu Amurrio
  • 2354 km – 01:00 / Amurrioko Gazte Mugimendua eta Amurrioko AEK
  • 2355 km – 01:04 / Mendiko Eskolako Guraso Elkartea eta Zabaleko HLHI
  • 2356 km – 01:08 / Zaraobe Institutua eta Aresketa Ikastola
  • 2357 km – 01:12 / Ohiturak Elkartea, Etxerat eta Txokogorri
  • 2358 km – 01:16 / Zaraobe Saskibaloi Taldea eta  San Antonen Lagunak
  • 2359 km – 01:20 / Amurrio Ferrocarril
  • 2360 km – 01:23 / Larrinbeko Administrazio Batzarra
  • 2361 km – 01:32 / Inauxa-Mubea
  • 2362 km – 01:39 / Lezamako Administrazio Batzarra
  • 2363 km – 01:45 / Aceralava-Tubacexeko Euskarazaleak
  • 2364 km – 01:52 / Gorobel, Amurrio Trail eta Oinkariak Kirol Taldea
  • 2365 km – 01:58 / Aiara Dantza Taldea eta Amurrio Aisia Eskaut Taldea
  • 2366 km – 02:04 / Belaiki Euskara Taldea, Baranbioko Batzarra eta Baranbioko Jai Batzordea
  • 2367 km – 02:11 AEKko Beteranoak

OROZKO

  • 2368 km – 02:20 / Perurena familia
  • 2369 km – 02:28 / EH Bildu Orozko
  • 2370 km – 02:35 / Zehazteke dagoen lekuko eramailea
  • 2371 km – 02:43 / Supelaur Kultur Elkartea
  • 2372 km – 02:51 / Ezker Pareta Kirol Elkartea
  • 2373 km – 02:54 / Agate Deuna Abesbatza
  • 2374 km – 02:56 / Olgetan Pilota Elkartea eta Orozkoko Guraso Elkartea
  • 2375 km – 02:58 / Orozkoko Udala
  • 2376 km – 03:00 / Orozkoko EAJ
  • 2377 km – 03:04 / Berbalagun Orozko, Euskaraz eta erdu
  • 2378 km – 03:12 / Aiaraldeko Ikasle Antolakunde Sozialista
  • 2379 km – 03:20 / Aiaraldea Ekintzen Faktoria

LAUDIO

  • 2380 km – 03:26 / Laudio Atletismo Kluba eta Laudioko AEK
  • 2381 km – 03:32 / Pinpili Aisialdi Taldea eta Aretako Gazte Asanblada
  • 2382 km – 03:35 / Aretako Jai Batzordea, Aretako Emakumeak eta Aretako Kultur Etxea
  • 2383 km – 03:38 / Suziri Jai Koordinakundea eta Omnia
  • 2384 km – 03:41 / Ugarteko Jai Batzordea, Sorginlarren eta  Basalarrina
  • 2385 km – 03:44 / Laudioalde LHII eta Laudio BHI
  • 2386 km – 03:46 / La Milagrosa Ikastetxea eta Tubacex Laudioko langileak
  • 2387 km – 03:48 / Laudioko Udaleko langileak eta Lamuzako Guraso Elkartea
  • 2388 km - 03:50 / Laudio Ikastola eta Laudio-Palestina Herri Ekimena
  • 2389 km - 03:52 / EH Bildu Laudio eta Etxerat Laudio
  • 2390 km - 03:54 / Voestalpine Railway Systems JEZ eta Aiala Vidrio S.A.
  • 2391 Km - 03:57 / Suberri Gazte Asanblada eta Ernai-Sortu-Lab
  • 2392 km - 03:59 / Laudioko Udala eta ESKA tailerra
  • 2393 km - 04:01 / Kirikiño Aisialdi Taldea, Orbeko Etxea eta Txosna Batzordea
  • 2394 km - 04:03 / Jesuri Guraso Elkartea eta Latiorroko Ikastetxea
  • 2395 km - 04:05 / Altzarrate K.E. eta Laudioko Udal Euskaltegia
  • 2396 km - 04:08 / Untzueta Dantza Taldea eta Herriaren Pilotazale Elkartea
  • 2397 km - 04:13 / Areta Trail Taldea, Aretako Herri Eskola eta IGE Alpitxu

ARAKALDO

  • 2398 km - 04:20 / Arakaldoko Udala

ARRANKUDIAGA-ZOLLO

  • 2399 km - 04:26 / Arrankudiagako Eskola eta Guraso Elkartea
  • 2400 km - 04:28 / Arrankudiaga-Zolloko Udala
  • 2401 km - 04:33 / Gizarte Etxea Auzokide Elkartea
  • 2402 km - 04:36 / Zollo herria
  • 2403 km - 04:39 / Arrankudiagako Gaztetxea eta Mantxinkorta Mendi Kirol Kluba
  • 2404 km - 04:41/ Arrankudiagako Kamaraka Pilota Kirol Elkartea eta Javier Escalza (Athletic Peña)
  • 2405 km - 04:44 / Indarra Futbol Taldea, Arrankudiagako Eskubaloi Taldea eta Zeberioko EAJ
  • 2406 km - 04:47 / Ugaoko Merkatarien Elkartea UME eta Ugaoko Dorretxea
  • 2407 km - 04:50 / Ugaoko EH Bildu eta Emahots Talde Feminista

Zehaztu dutenez, 3.436 lekuko aldaketa izango ditu ekimena aurten, 2.175 kilometroko ibilbidea eginda orotara. Nabarmendu dutenez, "inoiz baino parte hartzaileagoa" izatea aurreikusten dute. "Edizio honetan, euskararen aldeko ekimen erraldoia Atharratzetik aterako da martxoaren 19an, eta, hamaika egunez Euskal Herri osoa igaro ostean, Bilbon amaituko da, hil bereko 29an, gutxi gorabehera 460 herritatik igaro ostean".

Ekimenaren antolatzaileek nabarmendu dute Korrika laguntzaileak izan direla ibilbidearen berri jasotzen lehenbizikoak. "Haiek hainbat informazio eta albiste jasotzen dituzte primizian, baita aplikazioa deskargatuta dutenek ere", azaldu dute, eta aurreratu dute Korrikak iraun bitartean "eguneko bideokronika bereziak" ere plazaratuko dituztela aplikazioaren bidez, hemen deskargatu daitekeena.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide