Oderiaga eta Urizar artean argi lerro bat osatuko du Orozkoko Gure Esku Dagok larunbatean, erabakitzeko eskubidearen alde

Txabi Alvarado Bañares 2022ko eka. 30a, 13:45

2019an Iturrigorri argiztatu zuen Gure Esku Dagok. / G. E. D.

4x4 ibilgailuak eta jeepak igoko dira mendietara. Autoen argiekin eta bestelako fokoekin egingo dute ekimena. Amurrion, aldiz, Guk eskultura argitatuko dute. 

Erabakitzeko eskubidearen aldeko zita garrantzitsua antolatu du Gure Esku Dago mugimenduak larunbat honetarako. Euskal Herriaren eta Kataluniaren arteko 300 gailur argiztatuko dituzte ehunka herritarrek, L’Assemblea Nacional Catalana eta Federació d'Entitats Excursionistes de Catalunyarekin batera, eta Omnium antolakundearen babesarekin. 

Aiaraldeko Gure Esku Dagok asteak daramatza asteburuko ekimena prestatzen. Adi mendira joko dute aiaraldearrek, eta 14:00etan abiatuko dira autobusak Laudio, Amurrio eta Urduñatik. 

Orozkoko ekimena

Orozkoko Gure Esku Dagok ere luzatu du ekimenean parte hartzeko gonbita, baina beste egitasmo bat ere aurkeztu du, Orozkon bertan. Ekimen “sinbolikoa” izango da, eta Piriniotan egingo da ekintza jendetsua jendarteratzea izango du helburu. Argi-lerro bat osatuko dute Oderiaga eta Urizar artean, 4x4 ibilgailuak eta jeep-ak baliatuta. 20:30ean abiatuko dute ekimena, argi-lerroa 23:00etarako egon dadin prest. 

Dena dela, baldintza klimatikoak kontuan hartuko dituzte antolatzaileek.  “Eguraldi txarra egin ezkero bertan behera geratuko litzake ekimena”, zehaztu dute. 

Amurrion, Guk eskultura

Amurrion ere ekimena egingo dute larunbatean, baina herrigunean. Guk eskultura argitaztuko dute, 22:15etatik aurrera. Herritar orori luzatu diote bertaratzeko gonbita, eta Txoriak txori abestia kantatuko dutela aurreratu dute. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide