2020 urr 25 Aiara Sanbantone
"Hamaika gara" kanpaina aurkeztu zuen Aiaraldeko Gure Esku Dagok duela astebete Oletako zelaietan, eta datorren astean ere streaming bidezko aurkezpenak egingo dituzte Laudion eta Amurrion. Erreferendumak legeztatzearen aldeko sinadura bilketan datza ekimenaren funtsa.