Aiaraldeko sei borrokalarik parte hartuko dute larunbatean Cazalegaseko Open Iberiarrean

Aitor Aspuru Saez 2024ko mar. 21a, 22:00
Borrokalari guztiak, Ruben Dominguez salbu. / Chock Dee

Jorge Bengoa, Ruben Dominguez, Anartz Dominguez, Azkaine Menoyo, Aratz Casado eta Jon Garcia kirolariek eman dute izena proban.

Larunbatean jokatuko da Toledon Cazalegaseko Open Iberiarra. Txapelketa horretan, zeinean nahi duenak parte har dezakeen, Espainiako Estatuko eta Portugalgo Kick Boxing, K-1 eta Muay Thai borroka diziplinetako kirolariak batuko dira, Austrian jokatuko den Munduko Txapelketan sailkatzeko balio baitu zitak.

Erronka handia bada ere (ehunka borrokalarik eman baitute izena) Aiaraldeko sei lagunek parte hartuko dute lehiaketan: Jorge Bengoa laudioarrak eta Ruben Dominguez, Anartz Dominguez, Azkaine Menoyo, Aratz Casado eta Jon Garcia amurrioarrak.

Jorge Bengoa eta Ruben Dominguez beteranoak kenduta, gazteak dira beste guztiak, baina eskarmentukoak jadanik, bai txapelketetan zein borrokaldietan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide