Aiaraldeko derbian Eneko Rodriguez Chock Dee gimnasioko kirolariak Alain Vicario Hajimekoari irabazi zion lehen norgehiagokan. Bigarrenean Idoia Arzuagak galdu zuen eta emaitza bera izan zuen Aitor Ibarluzeak, nahiz eta KOrako zenbaketa egin zion aurkariari. Billal Ben Yechou aretarrak, ordea, garaipena lortu zuen eta Jon Garciak ere menpe hartu zuen bere aurkaria, nahiko modu bitxian. Izan ere, hasieran galtzailetzat jo zuten, baina epaileek iritzia aldatu zuten gero.