LAN ESKAINTZAK

Familia handitzera goaz! 3 langile berri behar ditugu. Gurekin lan egin nahi duzu?

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldea Ekintzen Faktoria 2024ko api. 24a, 12:40
Aiaraldea Ekintzen Faktorian lan egingo lukete interesdunek. / Aiaraldea.eus

Aiaraldea Kooperatiba Elkarteko ildo ezberdinetan lan egiteko 3 lan-deialdi zabaldu ditugu. Maiatzean burutuko dira lan kontratazioak.

Aiaraldea Ekintzen Faktoria handitu da. Ilusioz beteta gaude, proiektua aurrera doa eta jende gehiago behar dugu. Egun, hainbat lan esparru ditu martxan Kooperatibak: Aiaraldea Komunikabidea, Hezkuntza, Kultura, Elikadura Burujabetza, Feminismoa, Ekonomia Sozial Eraldatzailea edota Komunikazio Agentzia bera (info gehiago hemen).

Interesdunek Faktoriako webgunera faktoria.eus/gurekin-lan-egin) bidali ahalko dituzte curriculuma eta aurkezpen gutuna, lan eskaintza bakoitzean zehaztutako muga eguna baino lehen.

Hiru lan deialdi

Gure komunitatea euskaratik eraldatzen jarraitzeko, enplegu eskaintza sorta dakar udaberriak. Zehazki, hiru lan deialdi berri zabaldu ditu Aiaraldea Ekintzen Faktoriak (oinarriak eta baldintzak ikusteko klikatu eskaintza bakoitzean). Kasuan-kasuan, lanaldiak handitzeko aukera aztertuko da. 

2010ean aurkeztu genuen Aiaraldea Komunikazio Leihoa proiektua, eta Aiaraldea Ekintzen Faktoria bilakatu zen 2021ean. 14 urtetan euskaraz bizitzeko hamaika tresna sortu ditugu. Elkarlana, auzolana eta lana: hiruki hori balio eraldatzaileetan eta komunitatean oinarritutako egitasmo zabal eta anitz batean borobildu nahi? Eman izena lan-deialdietan!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide