LAN ESKAINTZA

Aiaraldea Ekintzen Faktoria kudeaketa lanetan arituko den pertsona baten bila dago

Kudeaketa lanetan arituko den pertsona baten bila ari da Aiaraldea Ekintzen Faktoria. / Aiaraldea.eus

Aiaraldea Kooperatiba Elkartea kudeaketa lanetan arituko den pertsona bila ari da. Lanpostua beteko duen pertsonak, kudeaketa arloko funtzio desberdinetan inplikazioa izango du.

Lanpostu bakarra ebatziko da, lanaldi osoz aritzeko. Lanpostua beteko duen pertsonak inplikazioa izango du kudeaketa arloko funtzio desberdinetan: 

  • Kudeaketa Estrategikoan, erreflexio estrategikoa aurrera eramateko metodologia eta dinamiken sorkuntzan eta aplikazioan.
  • Kudeaketa Operatiboan, proiektuen helburuak finkatu, gauzatu eta jarraipena egitean eta koordinazio zeregineratako baliabideen osaeran eta dinamizazioan. Gaur egun Aiaraldea Kooperatiba Elkartean 18 lagun ari dira lanean esparru hauetan: Komunikazioa, Elikadura Burujabetza, Hezkuntza eraldatzailea, Feminismoa, Kultura, Ekonomia Sozial Eraldatzailea, Inklusioa…
  • Kudeaketa Ekonomikoan, bideragarritasun ekonomikoaren planaren jarraipenean eta erabaki hartze prozesuan eta kontabilitatearen kudeaketan. 

Lan-deialdi honetan interesa duten pertsonek maiatzak 5 baino lehen bidali beharko dituzte aurkezpen gutuna eta curriculuma esteka honen bidez

Edonola ere, edozein zalantza argitzeko edo informazio gehiago eskatzeko 688 62 53 66 telefonora deitzeko aukera dago.

Lan-deialdia ebazteko kronologia

  • Apirilak 23: Lan-deialdiaren zabalpena
  • Maiatzak 5: Aurkezpen gutuna eta CVa bidaltzeko azken eguna
  • Maiatzak 6-7: Jasotako hautagaitzen azterketa
  • Maiatzak 8-9: Hautatutako pertsonen elkarrizketak eta hautafrogak
  • Maiatzak 10: Ebazpena
  • Maiatzak 13-20: Lan inkorporazioa*

*Oharra: Lan inkorporazioa hautatutako pertsonarekin adostuko da Kooperatibaren eta pertsona horren interesak baloratuz.

Funtzio nagusiak

  • Gogoeta estrategikorako metodologia eta dinamiken sorkuntza eta aplikazioan laguntzea.
  • Plangintza operatiboen helburuak finkatu, gauzatu eta jarraipen egitea.
  • Koordinazio markoen prestakuntza eta dinamizazioa.
  • Langile taldearen kudeaketa.
  • Bideragarritasun ekonomiko planaren jarraipena egitea eta horri lortutako erabakitze prozesua gidatzea.
  • Kooperatibako zerbitzu eta produktuen kudeaketa. 

*Oharra: Egungo kudeaketa lantaldearen arteko osagarritasuna bilatuko da funtzioen banaketa langileen gaitasun adierazgarrienen arabera egiteko.

Eskatzen da

  • Proiektuen kudeaketan eskarmentua edo gaitasuna.
  • Lan taldeen zuzendaritza eta koordinazioan eskarmentua edo gaitasuna.
  • Erabakiak hartzeko gaitasuna
  • Kudeaketa ekonomikoan eskarmentua edo gaitasuna.
  • Harreman pertsonaletarako gaitasuna
  • Euskara ondo menperatzea.

Baloratuko da

  • Enpresa eta proiektu kudeaketaren esparruko goi-mailako ikasketak.
  • Pertsona dinamikoa, autonomoa eta ikasteko jarrera.
  • Kontabilitate eta arlo fiskal zein laboralaren gaineko ezagutza.
  • Proiektuarekiko atxikimendua.
  • Aiaraldea eskualdea, eragileak eta entitateak ezagutzea.
  • Herri ekimenez sortutako erakunde edo egitasmoetan esperientzia

Eskaintzen da

  • Euskararen eta eraldaketa sozialaren esparruan proiektu bizigarri baten parte izatea
  • Lantoki atsegin eta lantalde gazte eta dinamiko batean lan egiteko aukera
  • Bi hilabeteko probaldia, kontratu mugagaberako asmoarekin
  • Kooperatibako lan-bazkide izateko aukera
  • 40 orduko lanaldia (jardun osoa)
  • Hilabeteko soldata: 1.740€ gordin (14 pagetan)*
  • Lanpostua Laudion (Araba) kokatzen da
  • Ordutegi malgua, lanaldiaren %20a telelanaren bidez egiteko aukera

*Oharra: Adierazitako lansaria uztailetik aurrera ezarriko da (gainerako langileen soldataten eguneraketarekin batera) eta jardun osoko lanaldikoa da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide