ARGAZKIAK

Bost minutuko bisita labur baina parte hartzailea egin du Korrikak Arakaldon

Naia Vallejo Torres 2024ko mar. 22a, 17:50

Arakaldoko bizilagunek ez diote Korrikarekin zuten hitzorduari hutsik egin. BI-625 errepide bazterrean heldu dute lekukoa, inguruko herrietako dozenaka euskaltzalerekin batera.

Laudioko jende uholdea atzean utzita, eta Aretako bizilagunen konpainian, 12:30ak pasata igaro da Korrikaren 23. edizioa Aiaraldeko udalerririk txikienetik. Arakaldoko auzokideak Udalaren kilometroan bildu dira, BI-625 kilometroan, eta Arrankudiagaraino eutsi dute lekukoa.

Hauek izan dira Arakaldoko lekuko eramaileak:

  • 2088. Km – Arakaldoko Udala

Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte eta AEK

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide