ARGAZKIAK

Arrankudiagan agurtu du Aiaraldeak 23. Korrika

Naia Vallejo Torres 2024ko mar. 22a, 17:50

Arrankudiaga-Zolloko bizilagunak izan dira Korrikaren 23. edizioaz gozatzen azkenengoak. Herriko eragile ugarik hartu dute leukoa, Baionarainoko bide luzean ekarpena eginez.

Arrankudiaga-Zollo izan da aurtengo Korrikari agur esan dion udalerria Aiaraldean. Bertako herritarrek bost kilometroko ibilbideaz gozatu dute, bi urteko itxaronaldiari ekin aurretik.

Arrazoi asko ditu Arrankudiaga-Zollok 'Harro Herri' izateko, tartean Udalerri Euskaldunen Mankomunitatera batu izana. Izan ere Aiaraldeko euskararen arnasguneetako bat da udalerria.

Hauek izan dira Arrankudiaga-Zolloko lekuko eramaileak:

  • 2089. Km – Arrankudiaga-Zolloko Udala 
  • 2090. Km – Gaztetxea / Eskubaloi Taldea
  • 2091. Km – Arrankudiagako Eskola eta Guraso Elkartea
  • 2092. Km – Gizarte Etxea Auzokide Elkartea / Matxinkorta Mendi Kirol Kluba
  • 2093. Km – Kamaraka Pilota Elkartea / Javier Escalza Athletic Peña

Gainera, Zolloko herriak eta Matxinkortak Zeberion hartu behar izan dute lekukoa.

Argazkiak: Naia Vallejo Torres, Garazi Abrisketa eta AEK

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide