IRITZIA

Hizkuntza gutxituen alde, KORRIKA!

Zaila egiten zitzaidan Euskal Herritik kanpo Korrika bizitzea, eta zenbat eta zenbat momentu galduko nituen pentsatzea. Beti da berezia Aiaraldean eta Araban korrika egitea. Oso berezia. 
Baina onartu behar dut, Euskal Herritik kanpo bada ere, Korrikak ez duela dezepzionatzen. Ez horixe! Eta aurtengoa berezia izan da baita, bere modura. Bartzelonako kaleak aldarriz betetzea, eta euskarak ere Herri Katalanetan duen aitortza sentitzea polita izan da. 

Korrikak Euskara du helburu, hizkuntzaren eta hizkuntz eskubideen aldeko ekimena izatea, hain zuzen ere. Baina Bartzelonan ospatzen den Korrikak badu, nire ustez behintzat, beste helburu nagusi bat: bi hizkuntza zapalduen arteko ahizpatasuna indartzea. Euskarak zein Katalanak pairatzen duten erasoaldiaren aurrean, bi hizkuntzen arteko aliantzak indartzea ezinbestekoa zaigu. Hizkuntza gutxituen etengabeko borroka honetan, beharrezkoa da hizkuntza eskubideen aldeko defentsa egitea, tokian tokiko hizkuntza errespetatzea, ikasi zein irakatsiz Euskara eta Katalana gure mugetatik kanpora ateratzea, eta bidean elkar-indartzea ere.

Eskerrik asko antolatzaileei, Bartzelonako gazte mugimenduari, auzoak bizitzaz betetzen dituzuen taldeei, Euskal Herritik kanpo ere euskaraz hazten zareten ume eta familiei, zuen kulturaren alde antolatzen zaretenoi, euskara irakatsi eta ikasten duzuen ikasle eta irakasleei, eta katalanaren alde egiten duzuen bezala, Euskararen alde ere korrika egin zenuten denei!

Biba zuek! Visca la llengua catalana! Gora Euskara! Ni un pas enrere!

Argazkiak: Joanna Chichelnitzky

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide