Laudioko Udal Hiltegiaren itxiera

Abeltzainek bertan behera utzi dute Dolumin Barikuko aurtengo azoka, udal hiltegiaren itxiera salatzeko

Aitor Aspuru Saez 2022ko ots. 22a, 16:52

Animaliek ez dute Laudioko herrigunea hartuko, hirugarren urtez jarraian. / Aiaraldea.eus

Aberedunak elkarteak jakinarazi du aurten ez duela azoka egingo, 20 urtez ardura hori hartu eta gero, antolatzaileek planto egingo baitute, hiltegiaren irekiera aldarrikatzeko.

Laudioko egutegiak bere jai garrantzitsuenetako bat galduko du aurten, berriro ere. Izan ere, Aberedunak elkarteak jakinarazi du uko egin diola aurtengo Dolumin Barikuko azoka antolatzeari. 20 urteko ibilbide hori etengo dute tokiko abeltzainek protesta egiteko eta aldarrikatzeko Laudioko Udal Hiltegiaren itxieraren ondoren, horrelako beste azpiegitura bat ireki behar dela eskualdean. Berez, bertan behera jarraian geratzen den hirugarren edizioa izango da aurtengoa, 2020 eta 2021ekoak ez baitziren egin COVID-19aren eraginez.

Erabaki horrekin, azokaren antolatzaileek elkartasuna adierazi nahi diete mobilizazioetan parte hartu duten Aiaraldeko abeltzain orori. Bide batez, elkarteak adierazi du espero duela protestak balio izatea bidea egiteko eta lehen sektorea bideragarri egingo duten erabakiak ahalbidetzeko.

Berez, urtarrilean ekin zioten Laudioko Udal Hiltegia husteari eta barruan zegoen makineria eraman zuten. Aste berean mobilizazio jendetsua deitu zuten Laudion erabakiaren kontra. 2021eko uztailean itxi zuen Laudioko Udalak azpiegitura, kautelazko neurri gisa, baina azkenean behin betikoa bilakatu da erabakia. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide