Mobilizazioa deitu du Hiltegia ez itxi! plataformak biharko, “SOS baserriak” lemapean. Tokiko ekoizleen azoka egingo dute lehenbizi, 11:00etatik 13:00etara, Aldai plazan. 12:30ean, aldiz, manifestazioan abiatuko dira, Eroski saltokiaren paretik.
Hiltegiaren hustuketa
Plataformako kideek salatu dutenez, aste honetan ekin diote azpiegitura barnealdea husteari. “Hiltegia itxi nahi zuten eta egin dute, egunotan hustu egin dute eta gero eta zailagoa izango da berzabaltzea”, adierazi dute. Nabarmendu dutenez, gertatutakoa “kolpe gogor eta latza” izango da eskualdeko baserritarrentzar. “Egunero jarraitu behar dugu gure animaliak zaintzen eta hauekin lanean gure baserrietan, gure herrian, gure eskualdean. Horregatik, biharko manifestaldian, eskualderako hiltegi proiektu baten konpromezua berretsiko dugu”.
Iaz itxi zuten Laudioko Udal Hiltegia, hainbar gorabeheraren ostean. Mobilizatzeari ekin zioten orduan abeltzainek, azpiegitura berriz irekitzea eskatzeko: