ARGAZKIAK

Dolumin Barikuarekin egin du bat Korrikaren 23. edizioak

Aimar Gutierrez Bidarte 2024ko mar. 22a, 17:42

Marka guztiak hautsi eta ehunka lagun atera dira Laudioko kaleetara Korrikaren 23. edizioari harrera beroa egitera. Euskararen lasterketa erraldoiak Dolumin Barikuarekin egin du bat, eta jai-giroak luzerako joko du.

Korrikak eta Dolumin Barikuak bat egin dute aurten berriro ere. Azkenekoz 2017ko edizioan izan zen. Orduko hartan jarritako marka gainditu ditu Korrikak aurtengoan, eta jende uholde batek hartu ditu herriko kaleak.

Gardea auzotik iritsi da Korrika udalerrira. Akerbeltz erromeriako kideek izan dute lehenengo kilometroa osatzeko ardura. Gardea zeharkatu ostean, Latiorro auzora egin du bisita Korrikak. Bitorikako zubira jaitsi ostean, Karmen kaletik eta Zumalakarregi etorbidetik pasa da lasterketa, bertan batu da jende gehien ekimenera, Dolumin Barikuko azokatik gertu-gertu.

Bitorikako biribilgunera itzuli eta Aretatik abiatu da Korrika. Hain zuzen ere, Aretako herri eragileek eraman dute lekukoa Arakaldoraino.

Hauek izan dira Laudioko lekuko eramaileak:

  • 2065. Km – Akerbeltz
  • 2066. Km – Laudioko Udaletxeko Langileak / Envases Metalurgicos de Alava S.A.
  • 2067. Km – Avacon S.A. / Eska 
  • 2068. Km – Kirikiño / Orbeko Etxea / Laudioko Txosna Batzordea
  • 2069. Km – Suziri Jai Koordinakundea 
  • 2070. Km – Voestalpine Railway Systems JEZ
  • 2071. Km – OMNIA
  • 2072. Km – Latiorroko Eskola / Latiorroko Jai Batzordea 
  • 2073. Km – Laudioko Udal Euskaltegia / Laudioko AEK 
  • 2074. Km – Laudioko Atletismo Kluba / Altzarrate K.E. / Sugarrak S.T.
  • 2075. Km – Basalarrina / Sorginlarren / Ugarteko Jai Batzordea / Ugarte Bizirik
  • 2076. Km – LAB Aiaraldea / Gure Esku Dago 
  • 2077. Km – Aiala Vidirio
  • 2078. Km – EH Bildu Laudio
  • 2079. Km – La Milagrosa Ikastetxea / Laudioalde Lanbide Eskola
  • 2080. Km – Laudio Udala / Etxerat
  • 2081. Km – Palestina / Lamuza Ikastetxea
  • 2082. Km – Laudio BHI
  • 2083. Km – Laudio Ikastola
  • 2084. Km – Laudioko EAJ
  • 2085. Km – Untzueta Dantza Taldea / Herriaren Pilotazale Elkartea / Areta Trail
  • 2086. Km – AMPA Gallarraga / Areta Herri Eskola / Aretako K.E.
  • 2087. Km – Pinpili Aisialdi Taldea / Aretako Gazte Asanblada / Aretako Jai Batzordea 

Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte eta AEK

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide