Haizea Ganzedo gazteak eginiko irudia hautatu du Aiarako Udalak aurtengo jaien kartel gisa baliatzeko.
Honakoa da ez marrazkigile menoioarrak irabazi duen lehen lehiaketa. Duela bi urte bigarren saria lortu zuen Galtzakomik komiki lehiaketan. Aiaraldea.eus-ek bideo-elkarrizketa egin zion orduan:
Datorren larunbatean (apirilak 22) hasiko dira jaiak, eta hilaren 30era arte luzatuko dira. Aurkeztu dute dagoeneko festen egitaraua. Etxaurren Ikastolako hiru irakasle izango dira pregoilariak.