ARGAZKI ERREPORTAJEA

Txupinarekin piztu dira Aiarako jaiak, karpa bete jende festa lehertzeko prest

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko api. 22a, 21:31

19:00etan izan da Aiarako sanprudentzio jaien hasiera. Txupinazoaren ondotik, Aiara dantza taldearen emanaldia egon da.

Hasi dira Aiarako jaiak. Sanprudentzioren omenez ospatzen dituzte, Arespalditzako plaza festa leku bilakatuta. Koronabirusak eragindako pandemiaren ondorioz, bi urteko etenaldia izan dute jaiek, baina gogoz heldu diote aiararrek urteroko zitari. 

19:00etan izan da txupinaren jaurtiketa, eta elizatik hiru suziri piztu dituzte udal zinegotziek. Jarraian, jaietako marrazki lehiaketako sari banaketa ekitaldia egin dute, eta Aiara dantza taldearen emanaldia egon da ondoren.

Hala, karpa zuria adin anitzetako bizilagunek koloreztatu dute, guztiak festaz gozatzeko irrikitan zeudela. Dantzariei lekukoa Beti jai fanfarreak hartu dio, eta kontzertuekin bukatuko dute gaua. 

Festen hasiera ekitaldian Gentza Alamillo Udaeta alkateak hartu du hitza, eta herriko elkarteei eskertu die urte osoan zehar zein festetan ekintzak antolatzeko izandako prestutasuna. Ildo beretik, eraso matxistarik gabe ekintzez gozatzeko deia luzatu die bertaratutakoei. 

Asteburu osoan zehar luzatuko da egitaraua, igandera arte. Gainera, autobus zerbitzua eskainiko dute. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide