19:00etan hasiko dira Aiarako jaiak. Asteburu osoko egitaraua prestatu dute aiaraldearren gozamenerako. Horren adierazle dira datozen egunetarako aurreikusitako ekintza andana. "Aiarako jaietara hurbiltzeko utzi kotxea etxean", adierazi du tokiko erakundeak sare sozialetan. Hala, gaueko autobus zerbitzua eskainiko du Udalak, jakinarazi duenez.
Artziniega eta Laudio izango dira bidaia zerbitzuaren irteera puntuak, eta ostiralean zein larunbatean egongo da garraioa erabiltzeko aukera.
Bi zirkuitu edo ibilbide egongo dira Aiarako jaietarako autobusez joateko; Artziniegatik aterako da lehenbizikoa eta Laudiotik bigarrena
Aiarara joateko ondorengoa izango da ordutegia. Lehenbiziko zirkuituak Artziniega eta Arespalditza lotuko ditu:
- 20:30 Artziniega (itzulerako autobusa 4:40ean helduko da herrira)
- 20:40 Lanteno (itzulera 4:30ean)
- 20:45 Menagarai (itzulera 4:20ean)
- 20:55 Ibaguen (itzulera 4:25ean)
- 21:00 Arespalditza
Bigarren ibilbideak, aldiz, Laudio eta Arespalditza batuko ditu:
- 21:20 Laudio
- 21:30 Luiaondo
- 21:40 Amurrio
- 21:50 Murga
- 22:00 Arespalditza
Itzulera bidaia 4:00etan abiatuko dira Artziniegara, eta 5:00etan Laudiora, aipatutako herrietan geldialdia egingo duelarik. Horrenbestez, hurrengoak dira autobusaren iritsiera orduak, tokian toki:
- Ibaguen 4:10
- Menagarai 4:20
- Lanteno 4:30
- Artziniega 4:40
- Murga: 5:10
- Amurrio 5:20
- Luiaondo 5:30
- Laudio 5:40