Def Con Dos, Itziarren Semeak, San Prudentzio... kultura eta kirol eskaintza zabala egongo da asteburuan

Erredakzioa 2017ko api. 28a, 13:52
Itziarren Semeak./ Saioa Cabañas, flickr: gauilunak

Aiarako Jaiak, Amurrioko San Jose Jaiak, Pilotakadaz Pilotakada, Euskadiko Trial Lasterketa... hainbat aukera egongo da hurrengo egunetan musikaz, kirolez eta ospakizunez betetzeko.

Arabarrek 4 eguneko zubia izango dute Aiaraldean eta bizkaitarrek 3, San Inazio uztailean izango baita, baina batzuek zein besteek eskura izango dute hainbat kultura eta kirol jardueratan parte hartzeko.

Aiaran San Prudentzio Jaiak

Atzo abiatu zituzten ospakizunak pregoiarekin eta gaur dantzatzeko parada emango dute Patxi eta Konpainia erromeriarekin, Basajaun eta Atzekabe taldeekin eta DJekin.

Bihar umeek Xaiborren emanaldia izango dute eta helduek Deiedra eta Sukar taldeenak. Igandean duatloia izango da ekintzarik jendetsuena.

Egitarau osoa hemen.

San Jose

Amurrioko San Jose auzunean bihar egingo du eztanda jaiak, eta ez edonola, gainera. Izan ere, Def Con Dos talde madrildarrak joko du. Hala ere, kirola (futbola aretoa, txirrindularitza...) eta adinekoen zein haurrentzako ekintzak antolatu dituzte. Astelehenean bukatuko dira.

Egitarau oso ikusgai.

Pilotakaz Pilotakada

Hego Uribeko Etxerat elkarteak egun osoko egitaraua prestatu du euskal preso eta errefuxiatu politikoen eskubideak aldarrikatzeko Arrnkudiaga-Zollon.

Horretarako pilota partidak egongo dira goizean, gero ekitaldia, bazkaria, bertsoak eta eguna amaitzeko kontzertua Itziarren Semeak eta Enkore taldeekin.

San Prudentzio

Laudion igandean ekingo diote San Prudentzio ospatzeari ohitura jarraiki. Horretarako barraskiloak jango dituzte plazan 12:30ean

Gorbeiara txangoa eta agroekologia azoka

Ekintza lasaiagoak eta ingurumenari lotuta nahiago dituztenek bi aukera izango dituzte. Alde batetik, Gorbeia bisitatzeko bi txango egingo dituzte ondare kulturala ezagutzeko Baranbiotik. Bestetik, Agroekologia Azoka egingo dute Urduñan bihar goizean.

Jardunaldi antikapitalistak

Bestalde, asteburuan hitzaldiek eta kontzertuek jarraituko dute Laudioko Gaztetxean Jardunaldi Antikapitalistak direla medio.

Euskadiko Trial Txapelketa

Amurrion Euskadiko Trial Txapelketa lehiatuko da San Roke auzoan 09:30etatik aurrera eta motorzaleek zirkuitua inguratzeko parada izango dute.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide