Laudioko Udal Hiltegiaren itxiera

Hiltegia zabalik behar dutela aldarrikatu zuten Aiaraldeko ehunka baserritarrek

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko ira. 27a, 15:11

'Hiltegia ez itxi' plataformak mobilizazio jendetsua egin zuen iragan ostiralean Laudioko udal hiltegiaren irekiera aldarrikatzeko. Udal gobernuaren erabakiak eskualdeko lehen sektorea kinka larrian uzten duela adierazi zuten.

Ehunka lagun mobilizatu ziren iragan ostiralean -irailak 24- Laudioko udal hiltegiaren irekiera aldarrikatzeko. Eskualdeko dozenaka baserritarrek, harakinek eta kontsumitzailek osatzen duten 'Hiltegia ez itxi' plataformak deitu zuen protesta ekimena.

Uztailaren 2an itxi zuten Laudioko udal hiltegia kautelazko neurri gisa, bertan antzemandako irregulartasun batzuk zirela eta. Iraila hasieran, ordea, udal gobernuak enpresa kudeatzailearekin zuen kontratua deuseztatu eta plegu berriak osatzeari ekin zion, hiltegiaren etorkizuna ziurgabetasunez inguratuta.

Aiaraldeko baserritarrek Hiltegia ez itxi' plataforman antolatzeari ekin diote, azpiegitura publikoaren irekiera ekarriko duen prozesuan eragile aktibo izateko helburuarekin. Izan ere, hiltegiaren itxierak kinka larrian jartzen du eskualdeko lehen sektorea eta landa eremua, azaldu dutenaren arabera.

Ekoizleek adierazi zuten bateraezina dela 'zero kilometro' filosofiaren alde egin eta horrelako neurriak hartzea. Hiltegiaren itxierak 11 langileren etorkizuna kolokan jartzen duela ere salatu zuten ostiraleko manifestazioan.

Erlazionatuak

Laudioko udal hiltegia, kakotik zintzilik

Aimar Gutierrez Bidarte 2021 ira 22 Laudio

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide